XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KULTURA

Eusko Ikaskuntza Miguel Sanz lehendakariarekin bilduko da gaur

Miguel Sanz lehendakari nafarrarekin bilduko dira gaur Eusko Ikaskuntzako (EI) presidentea, Juan José Goiriena de Gandarias, Mikel Aranburu, Nafarroako presidenteordea eta elkarteko kudeatzailea, José Maria Vélez de Mendizabal.

Nafarroako Jauregian goizeko hamarretan elkartuko dira.

Bilera protokolozkoa da.

Hain zuzen ere, zuzendaritzan aldaketak eman direlakoz egitera doazena.

Nafarroako diputazioa, non lehendakariarekin bilduko diren Eusko Ikaskuntzako partaideak, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoakoekin batera elkartearen sortzailea da.

1918an sortu zuten euskal kulturaren inguruko gaiak bultzatzeko eta, kultura, zientzia, artea eta pentsamenduarekin lotzeko.

Gaurko bilera, Nafarroako lehendakaria, Eusko Ikaskuntzarekin ofizialki egonen da lehen aldia da.